Mondragon Unibertsitateak PBL Day antolatu du Orona Fundazioarekin elkarlanean.
Mondragon Unibertsitatea aitzindaria da Estatuan Arazoetan eta Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntzak metodologia erabiltzeagatik; hau da, eginez eta benetako arazoetarako konponbideak bilatuz norbere burua prestatzen ikastea. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko graduko eta masterreko 1.150 ikaslek urrian heldu zioten 450 proiektu burutzeko lanari, metodologia honen bidez. Lan horietatik guztietatik 32 hautatu eta datorren martxoaren 3an emango da ezagutzera irabazlearen izena, Mondragon Unibertsitatearen lehen PBLDay (Project Based Learning) ekitaldian; Orona Ideon egingo dena.
Gainera, 2016ko PBLrik onenaren saria emango da. Baina horretaz gaiz ere, hainbat enpresa eta erakundetako hizlariak ere hurbilduko dira, hala nola Gaizka Garitano futbolari ohia eta Eibarko eta Real Valladolideko entrenatzaile ohia, Julen Hernández youtuberra eta Eli Pinedo eta Montse Puche Bera Berako jokalariak.
Hemen informazio gehiago.
Programa
- 9:00 - 9:30 PBL Day irekiera
- 10:00 - 11:00 Montse Puche eta Eli Pinedoeren hitzaldia: "Liderazgo y trabajo en equipo"
- 11:00 - 11:30 PBL 2016 sari banaketa
- 11:30 - 12:30 Joxeina Etxeberriaren hitzaldia
- 15:00 - 16:00 Julen Hernandez Youtuberraren hitzaldia: “YOUTUBE: Afizio eta ofizio”
- 16:00 - 16:30 Ikasleen saria PBL Day 2016
- 16:30 - 17:30 Gaizka Garitanoren hitzaldia
Beste ekintza batzuk:
- 8:30 - 17:30 PBL bideoak ikusgai
- 8:30 - 17:00 Workshops eta ikasleentzako tailerrak
- 9:30 - 16:00 Orona Gallery bisita
- 11:00 - 17:30 Orona Berrikuntza Sistema bideoa ikusgai
Iturria:mondragon.edu
173 visualizaciones