Mondragon Unibertsitateak ekodiseinuaren aukeren inguruko jardunaldia antolatu dute
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Berrikuntza diseinu industrial zentruak bultzatuta, Ihoberen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, I+G arduradunei, I+G langileei, produktu eta prozesu ingeniariei zuzendutako jardunaldi hau dohakoa izan da.
Gero eta enpresa gehiagok, zerbitzu eta produktuen diseinua eta berrikuntza ez ezik, beren garapenek industrian eragindako hobekuntza ekonomikoak eta ingurumenaren alorrekoak ere hartzen dituzte aintzat lan egiteko. Automobilgintzari lotutako punta-puntako zenbait enpresak, Cegasa, Fagor Automation, Fagor Ederlan eta CIE Automotive, ekodiseinuko eta ekoberrikuntzako esperientziak azalduko dituzte. Gainera, Ihobe-k Euskadiren egungo egoera eta sektore publikoaren eta pribatuaren lankidetzaren bidez euskal industrian ekodiseinua bultzatzeko estrategia azalduko ditu
Iturria: mondragon.edu
126 visualizaciones