Mondragon Unibertsitatea Servroll proiektu europarren parte hartzen du.

Pasa den hilean, maiatzaren 3 eta 4an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Materialen Konformazio Prozesu Aurreratuen ikerketa taldeak SERVROLL proiektu europarraren irteera bileran edo kick-off meeting deritzonean parte hartu zuen, zeina Vallen egin zen, Munichetik gertu (Alemania).

Proiektu honetan, unibertsitateaz gain, Espainiako beste bi enpresek ere parte hartzen dute, AR Storage eta Fagor Arrasate. Proiektuaren helburua prozesua monitorizatzeko tekniken eta kontrolerako irtenbide aurreratuen bidez txapa profilatzeko prozesua optimizatzea da.

Proiektu honek, Eurostars erakoa, hiru produktu merkaturatu nahi ditu: motorren potentzien kalkulua ahalbidetuko duen simulazio software aurreratu bat, kontrol aurreratu bat profilatuan aplikatzeko eta profilatzeko makinak doitzeko software bat. 

Proyecto Servroll

logo cdti

Iturria:mondragon.edu

 

like0

131 visualizaciones