MONDRAGON UNIBERTSITATEA, Espainiako Unibertsitateetako Errektore Konferentziak adostu duen erabakira atxikitzen da.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 2008. urtetik 4 urteko iraupena duten graduak eta urte 1 edo 2ko iraupena duten unibertsitate masterrak eskaintzen ari da. 4 urteko graduek eskeintzen duten formazioa osatua da eta aukera egokia eskaintzen dute titulu bakoitzari dagozkion formazio teoriko, praktiko eta nazioarteko esperientzia barneratzeko.
Gaur egungo 4 urteko graduen lehen emaitzak jasotzen ari gara eta balorazio ona egiten dugu titulatu hauen laneratze tasa, asebetetze eta jasotako prestakuntzaren inguruan.
Enpresa eta erakundeak gaur egungo 4 urteko graduetara egokitzen hasi diren une honetan, ez dugu uste une egokia denik sakoneko hausnarketa behar duen aldaketa bat planteatzeko.
Hori dela eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAren borondatea da 4 urtetako graduko formazioarekin jarraitzea, eta unibertsitate sistema osoarekin batera (irakasle, ikasle, enpresa eta erakunde, administrazio publiko, eta beste gizarte eragileekin), unibertsitate ikasketen egitura egokiena aztertu eta berau gauzatzearen ondorioak ebaluatzea.
Une honetan, erreforma honek MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasten dauden ikasleei ez die eragingo, beraiek ikasketak hasi zituzten lau urteko graduekin amaituko dutelako.
Bide batez, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, Espainiako Unibertsitateetako Errektore Konferentziak Otsailaren 2an adostu duen dekretuaren luzamenduarekin bat egiten du.
Iturria: MONDRAGON.edu
208 visualizaciones