Mondragon Unibertsitatea: 105 ikasle atzerritar izan dira harrera eta ongietorri-ekitaldian.

Babeleko Dorre berezi baten antzera, non hizkuntza, herrialde eta pertsona bakoitzak bere lekua aurkitzen duen. Ordu batzuez, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko kanpusa hizkuntzen eta aurpegi berrien topagune bilakatu da, aurten abian jarriko den prestakuntza-aroari ekiteko prest heldu baitira atzerriko ikasleak. Norbere hizkuntzaren gainetik, ingelesa izan da nagusi ekitaldian eta baita jendearen arteko elkarrizketetan ere.

Izan ere, Mondragon Unibertsitateko 105 ikasle atzerritar elkartu baitira unibertsitateak beraientzat antolatu duen harrera- eta ongietorri-ekitaldian. Unibertsitatearen izaera eta duela 45 urte hasi zuen nazioarteko ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Gainera, ikasleek elkar ezagutzeko parada izan dute, eta horrela, euskal unibertsitatean emango duten prestakuntza-aldian harremanetan izan daitezke.

590 (id: 98525)

“Kontatzeko asko”

Mondragon Unibertsitateko Errektore Iosu Zabala eta Errektoreorde Jon Altuna buru izan dituen ekitaldira bertaratutako 105 ikasle atzerritarrek zuzenean jaso dute unibertsitatearen nazioarteko esperientziaren berri. Izan ere, erakundeko Errektoreak gogoratu duenez, “kontatzeko asko” baitu. Iosu Zabalak adierazi duenez, Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko bokazioaren atzean unibertsitate-tradizio luzea dago, 1972an Goi Eskola Politeknikoan abiatu zena. Ordutik 45 urte igaro dira, eta bidean unibertsitatearen nazioarteko bokazioa sendotu eta aberastu egin da. “Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile askok, nigandik hasita –ekarri du gogora Errektoreak-, sasoi hartan esperientzia hori bizitzeko aukera izan genuen, ikasleen mugikortasuna ohiko bilakatu baino askoz lehenago”. Garai hartan hasitako bidea, epe laburrera eta ertainera begira, erabakigarria izan zen unibertsitatearen eta bere prestakuntza ereduaren garapenerako. Horri esker, erakundeko ikasleek nazioarteko esperientzia bereganatu ahal izan dute, bestelako diziplinetan espezializatu eta ikuspegi osagarri batetik sakondu dituzte.

1972ko nazioarteko lehen esperientzia haien ondoren, GOIER saila eratu zen unibertsitatean, nazioarteko esperientzia modu egituratuan kudeatzeko helburuarekin: atzerrian erreferente diren unibertsitateak antzematea, baliozkotzeak ziurtatzea, bekak lortzea, etab.  “Hori guztia –Errektoreak adierazi duenez- Espainia Europako Erkidegoan sartzeko hamar urte baino gehiago falta zirenean, eta ikasle-trukea ohiko bilakatu baino askoz lehenago”.

GOIERi esker, ikasketak unibertsitatean burutu dituzten 806 lagunek goi mailako tituluak eskuratu dituzte nazioarteko unibertsitateetan, eta haietako asko, gainera, doktore eta ikerlari dira.

Nazioarteko hitzarmenak

Nazioarteko ibilbideak ahalbideratu du unibertsitateak hainbat hitzarmen eta itun izatea Europako, Ipar eta Hego Amerikako eta Asiako ehundik gora unibertsitate ospetsurekin. Ikasleen mugikortasuna errazteaz gain, euskal erakundearentzat nazioartekotzea kezka nagusietako bat dela erakusten dute hitzarmenok.

2012-2013 ikasturtean hain zuzen, Mondragon Unibertsitateko 434 ikaslek egun zuten beraien “exchage outgoin”a. Hauetatik 214 ikasten egon ziren eta 220 praktikak enpresa eta erakundeetan eta irakaskuntza bidaiak egin zituzten.

“Exchange incoming”ari dagokionean, Mondragon Unibertsitatean 78 ikasle jaso genituen, non 71 ikastera etorri ziren eta 7 praktika eta proiektuak egitera.

Hortaz gain, naizoarteko 142 ikasle izan genituen Mondragon Unibertsitatean, beste irakaskuntza programatan parte hartzen: 31 graduan, 72 masterretan, 4 doktoretzetan eta 35 unibertsitateko titulu propioetan.

2013-2014 ikasturteko lehenengo sehilekoan berriz, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, ERASMUS programaren barruan, Letoria eta Holandako 9 ikasle jasoko ditu. Enpresagintza fakultateak berriz ERASMUS eta LAMENITEC programen bidez eta baita ere Europear Batasunetik kanpoko beste programa batzuen bidez, Finlandia, Mexiko, Hungaria, Alemania, Kanada eta Belgikako 18 ikasle jasoko ditu. Goi Eskola Politeknikoak, Enpresagintza Fakultateko programa berberen bidez, 50 ikasle jasok ditu. Hauek, Turkia, Alemania, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Polonia, Mexiko eta Finlandiatik datos. Eta bukatzeko Gastronomia Zientzien Fakultateak, Basque Culinary Centerrek, 28 nazioarteko ikasle jasoko ditu Andorra, Japonia, Portugal, Frantzia, Belgica, Hungaria, Italia, Errumania, Txina, Kolonbia, Mexiko, Peru eta Benezuelatik datozenak.

Bukatzeko, Iosu Zabala errektoreak MEI - Mondragon Educación Internacional erakundearen nazioarteko proiektua aipatu du. Duela bost urte ekin zitzaion egitasmoari nazioarte mailan hezkuntza-proiektuak lantzeko xedearekin, batez ere Latinoamerikan. Hezkuntza-proiektuok laguntzazkoak dira eta Mondragon Unibertsitatearen unibertsitate eredua hedatzen dute, herrialde horietako Goi mailako Hezkuntza erakundeetan parte hartuz eta kudeatuz.

Erakundearen nazioarteko egitasmoaren bidez beste era batera heltzen zaio unibertsitatearen nazioartekotze-estrategiari. Era berean, Mondragon Unibertsitatearen ikuspegiarekin bat datozen ikastetxeak sortzeko aukera eskaintzen du, egun Kolonbian eta Mexikon daudenen ildoan.

Iturria:MONDRABERRI.com

like0

186 visualizaciones