Mondragon Taldeko lau kooperatibek eskuratu dute aurten BIKAIN ziurtagiria.
Eika Koop. E., Fagor Ederlan Koop. E. (Bulego Orokorrak), GSR (Aretxabaletako GSR Debagoiena eta Legazpiko Santikutz egoitza) eta Mondragon Koop. E. kooperatibek eskuratu dute aurten BIKAIN Euskararen ziurtagiria. Ziurtagirien banaketa atzo, asteartea, izan zen Bilboko EITBren egoitzan.
GSR kooperatibak oinarrizko ziurtagiria eskuratu du, Fagor Ederlanen Bulego Orokorrak ertaina edo zilarra, eta Mondragon Zentro Korporatiboak eta Eikak goi mailakoa edo urrea. Eikak gainera berretsi egin du 2009an lortutako urrezko maila. Dagoeneko MONDRAGON Korporazioko 18 enpresa kidek eskuratu dute Bikain ziurtagiriren bat; 20 ziurtagiri guztira: oinarrizko 2, zilarrezko 12 eta 6 urrezko.
Bikain enpresa nahiz erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri bat da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena. Aurten guztira 35 erakundek jaso dute Bikain ziurtagiria.
Gainera, badira Korporazioko beste 5 kooperatiba “Bai euskarari” ziurtagiria dutenak.
Halaber, azpimarratu behar da egun Mondagon Korporazioko 61 enpresa ari direla lan munduan euskara normalizatzeko plangintza garatzen.
Iturria: MONDRABERRI.com
177 visualizaciones
