MONDRAGON OPEN INNOVATION ABIARAZTEA
MONDRAGONekoBusiness Acceleration Center - BACen jardueren barruan Berrikuntza Irekikoekimen bat abiarazi da, MONDRAGON OPEN INNOVATION izenarekin, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin lankidetzan.
MONDRAGON OPEN INNOVATION Berrikuntza Irekiko esperientzia aitzindaria da, eta bere helburua da MONDRAGONeko enpresetan negozio aukera berrien sorrera, dibertsifikazioa eta hobekuntza lehiakorra bultzatzea, Lankidetza bidezko Berrikuntzaren bitartez.
MONDRAGON OPEN INNOVATIONek lankidetzarako aukerak sustatu nahi ditu, MONDRAGONeko enpresek planteatutako behar zehatzei erantzungo dieten eta merkatura epe laburrean iritsiko diren produktu, zerbitzu eta negozio berriak sortu ahal izateko .
MONDRAGON OPEN INNOVATION ekimenari atxiki ahal izango zaizkio Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako kide diren erakunde guztiak (Unibertsitateak, Zentro teknologikoak, Ikerketa kooperatiboko zentroak, etab.), baita hala nahi duten MONDRAGONeko enpresak ere.
MONDRAGON OPEN INNOVATIONen esparruan aurreikusita dago Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemako eragileek proposamen interesgarriak egitea, teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozioei buruzko kontzeptuak proposatuko dituztenak, MONDRAGONeko enpresek adierazitako beharrei berariaz erantzungo dietenak.
Proposamen interesgarri horiek epe laburrera negozio aukerak sortzera bideratuta egon beharko dute, MONDRAGONeko enpresekin lankidetza bidezko proiektuen bitartez gauzatu ahal izango direnak. Horregatik, jasotzen diren proposamenek kategoria hauetakoren bati erantzun beharko diote:
- Jabetza intelektualeko aktiboak, MONDRAGONeko enpresek komertzialki ustiatu ahal izango dituztenak.
- Jada finkatuta dauden garapen teknologikoak, MONDRAGONeko enpresen gaur egungo produktuetan sartu ahal izango direnak.
- Orain dela gutxi garatutako proiektu bereziak, balio eskaintza merkaturagarri baten moduan erreproduzitu ahal izango direnak.
- Negozioei buruzko kontzeptuak, oinarri teknologikoko enpresa berriak abiarazteko euskarri izan daitezkeenak.
Ekimenaren izaera selektiboa dela eta, MONDRAGON OPEN INNOVATIONek honako eremu teknologiko eta merkatu hauek bete ahal izango ditu:
- Energia, garapen iraunkorra eta eko-eraginkortasuna.
- Osasuna, kirola, zerbitzu soziosanitarioak eta zahartzea.
- Automozioa, garraioa eta mugikortasun iraunkorra.
- Hirigintza, arkitektura, eraikuntza eta azpiegiturak.
- Ekipo ondasunak.
- Kontsumo ondasun iraunkorrak.
- Osagai mekatronikoak.
- Elikadura.
- Informazio teknologiak eta mugikortasuna eta Etorkizuneko Internet.
MONDRAGON OPEN INNOVATION ekimena gauzatzeak onura hauek gauzatzea ahalbidetuko du:
- MONDRAGON eraldatzeko prozesua bultzatzea, bere enpresen ahalmen lehiakorra hobetzeko.
- Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemako eragileei merkatuko perspektibak ematea, beraien jarduera zientifiko eta teknologikoa orientatu ahal izateko.
- Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemaren jarduera zientifikoaren eta garapen teknologikoaren emaitzen ustiapen komertziala handitzea.
- Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemako eragileen eta euskal enpresen arteko lankidetza areagotzea.
- Herri Administrazioek Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemari emandako finantzaketaren irabazkina handitzea.
MONDRAGON OPEN INNOVATION ekimena jakinarazteko helburuarekin, aurkezpen saio bat egitea aurreikusi da, datorren urriaren 18an, goizeko 10:00etatik aurrera, MONDRAGONeko egoitza korporatiboko Ekitaldi Aretoan.
MONDRAGON OPEN INNOVATION ekimenaren aurkezpen saio horretan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea, bai telefonoz deituz (943082215), bai posta elektronikoko helbide honetara mezu bat bidaliz: mondragon-cp@mondragoncorporation.com.
227 visualizaciones
