Mondragon esperientziak zientzia fikziozko idazlerik onenetako baten arreta piztu du
Kim Stanley Robinson idazle estatubatuarraz ari gara, '2312' izeneko zientzia fikziozko bere eleberriaz, zehazki. "2312. urtea da. Zientzia eta teknologia aurrerapenek ateak ireki dizkiote etorkizun distiratsuari. Dagoeneko Lurra ez da gizateriaren etxe bakarra: habitat berriak sortu dira eguzki sistemako ilargi eta planetetan. Toki horietan sistema ekonomiko berri batek, Mondragon akordioa izenekoak, kapitalismoa ordezkatu du", kontatzen du liburuak, labur esanda.
Idazleak azaldu duenez, 80ko hamarkadaren amaieran eta 90ekoaren hasieran entzun zuen lehenengo aldiz Mondragon eta bere kooperatiba sistemaren inguruan eta, gerora, interes bizia piztu zitzaion 2008a ezkero, euroaren eta enpleguaren krisiarekin, esperientzia horrekin zer gertatu den jakiteko.
Iturria: GOIENA.net
192 visualizaciones