Mikel Alvarezen hitzaldia teknologia eta osasunari buruz
Apirilaren 19an ospatu zen ekitaldian, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 2011-2012ko promozioko Goi Mailako ingeniari, master eta doktore tituludunek, Mondragon Health-eko zuzendaria den, Mikel Alvarezek "Teknologia eta osasunari" buruz eman zuen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Mondragon Health Mondragon Korporazioko erakundea da eta bere helburua osasunaren arloan jardungo duten negozio eta zerbitzuak bultzatzea da.
Ikasleek urtebete inguruko Karrera Amaierako Proiektua egin behar izan dute enpresaren batekin lankidetzan diplomak lortzeko. Enpresa asko atzerrikoak izan dira: Danimarkakoak, Italiakoak, Txekiar Errepublikakoak, Frantziakoak, Poloniakoak, Austriakoak, Suediakoak, Alemaniakoak, Erresuma Batukoak eta Belgikakoak, besteak beste.
Iturria: MONDRAGON.edu
106 visualizaciones