METAPOSTA GARAILE IZAN DA @asLAN ELKARTEAK ANTOLATZEN DUEN “IKT BERRITZAILE ETA EREDUGARRIEN KASU ARRAKASTATSUAK ADMINISTRAZIOAN
METAPOSTA garaile atera da “Administrazio Autonomikoa” kategorian, @asLAN Elkarteak antolatzen duen IKT Berritzaile eta Eredugarrien Kasu Arrakastatsuen Deialdian. Ekimenaren helburu nagusia hauxe da: ezagutzen trukea ahalbidetzea eta lan horretan lider izan diren Herri Administrazioetako IKT-en arduradunen ahalegina eta dedikazioa publikoki aitortzea.
METAPOSTA zerbitzu elkartea proiektu goranahia da, “2010eko Euskadi Informazio Gizartean Planaren” barruan dagoena eta euskal herritar guztiei “postontzi eta kutxa gotor birtual” bat eskaini nahi diena, edozelako dokumentuak modu seguru eta iraunkorrean jaso eta gordetzeko.
2011ko edizio honetan 77 Erakunde Publikotako 94 Kasu Arrakastatsu lehiatu dira guztira. Horien artean, kategoria bakoitzeko 3 finalista aukeratu zituzten prozesu ireki eta garden baten bidez, non 1.315 profesionalek eman baitzuen botoa 9 kategorietako bakoitzean lehiatzen zirenen arteko azken irabazlea aukeratzeko.
MONDRAGON Korporazioa, METAPOSTAren sortze kapitalean parte hartzeaz gain, oso gogotsu inplikatu da zerbitzu sozietate honen sorreran. Izan ere, oinarri teknologikoko negozio berriak merkaturatzeko euskarri gisa, ISEA Koop. Elkartea lau urte ibili da Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin eta SPRIrekin lankidetzan METAPOSTAren enpresa bideragarritasun planaren lanketan, informatika sistemaren garapen teknologikoko zereginen kontrataziorako oinarrien lanketan, eta baita METAPOSTAren zabalkunde sozialerako Marketin Planaren lanketan ere.
Sareko, Interneteko eta telekomunikazioetako sistemen hornitzaileen @asLAN Elkarteak, 1989. urtean eratu zenetik, misio hau izan du: Espainiako enpresa esparruan sare eta telekomunikazio teknologiak sustatu eta zabaltzea. Gaur egun ia 100 enpresa dago @asLAN Elkartean; horien artean, sareko fabrikatzaile nagusiak, integratzaileak, banatzaileak eta telekomunikazioetako operadoreak.
226 visualizaciones
