Maiatzean DANOBATGROUPeko Xafla Eraldaketako Dibisioa Mexikoko FABTECH eta Argentinako FIMAQH azoketan egongo da erakusketari

Datorren maiatzean, DANOBATGROUPek, xafla eraldatzeko duen dibisioarekin, xaflaren eraldaketaren sektorerako garrantzitsuak diren bi azokatan hartuko du parte Latinoamerikan. Mexikoko FABTECH eta Argentinako FIMAQH azokak dira.

FABTECH azoka Mexiko Hiriko Banamex Zentroan egingo da 2016ko maiatzaren 4tik 6ra bitartean, eta DANOBATGROUP bertan egongo da 3128 zenbakiko standean. FIMAQH azoka, berri, maiatzaren 10etik 14ra egingo da Tecnopolis gunean, eta bertan DANOBATGROUpek 1824 zenbakiko standa edukiko du.

Azoka biak nazioarteko goi mailako ekitaldiak dira makina-erremintaren sektorean, eta bietan DANOBATGROUPek xafla lantzeko makinetan dituen azken nobedadeak aurkeztuko ditu, han egonda Latinoamerikan ibilbide luzea sendotzen jarraitu eta lehia posizioari eutsi ahal izango diolakoan.

Azoka bietan, DANOBATGROUPek xafla eraldaketarako duen dibisioak soluzio bereziak eta bezero bakoitzaren neurrirakoak jarriko ditu ikusgai, xaflaren munduan punta-puntakoak diren sektoreetan pentsatuta, eta horrela erakutsiko du abangoardiako teknologiaren aldeko apustu sendoa egin duela.

Iturria: press.danobatgroup.com

like0

155 visualizaciones