LKSk kudeatuko du Fagor Ederlanek Mexikon irekiko duen lantokiaren proiektua.

Fagor Ederlanek San Luis Potosín presio baxuko aluminio galdaketa planta berri bat egin behar du eta LKS ari da bere diseinu betearazlea eta lanen zuzendaritza eta kudeaketa eramaten.LKSk kudeatuko du Fagor Ederlanek Mexikon irekiko duen lantokiaren proiektua

Fagor Ederlan Mexikon ezarri da 2016an bere jardueraz hasiko den ekoizpen planta berri hau abian jartzeko.12.000 m²-ko planta berri honetan, ekoizpen prozesua integratua izango da: galdaketa, moldekatzea, tratamendu termikoa eta amaierako mekanizazioa. Azken belaunaldiko teknologia eta prozesuak izango ditu automozio sektoreko prestazio altu eta pisu baxuko osagai metalikoen ekoizpenerako, batez ere Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadako merkatuetara zuzenduta.

Planta berri hau Fagor Ederlanen hemeretzigarrena izango da, Europa, Asia eta Amerikako hainbat herrialdetan lantegiak dituelarik.

Iturria: TULANKIDE.com

 

like0

139 visualizaciones