LKS INGENIERIA kooperatibak Makatzenako berriztapen osoa sustatuko du
LKS-k adierazi du irailean Makatzena auzoaren hautagaitza aurkeztu zuela Jaurlaritza Revivie programan.
Programa hau bideratutako dago etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko. LKS adierazi duenez, auzotarrekin ia bi urte egin ditu lan, proiektua aurkeztu baino lehen.
Reviveko teknikariek Makatzenako proiektua aukeratu dute, eta ondorioz 1’8 milioiko diru-laguntza jasoko dute auzoko 8 atarik. LKS-k lan hauek egingo ditu nagusiki:
- Exekuzio proiektua
- Kontratazioen kudeaketa
- Obra zuzendaritza
LKS-k azpimarratu du egitasmo hau “Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza departamentuaren proiektu enblematikoetako bat izango” dela “egungo legealdian”.
Kooperatibak aipatu du Udalak eta Suradesak ere zuzeneko inplikazioa dutela egitasmoan.
LKS-k azaldu du Revivek laguntzen duela lanen %50ean eta ordainsari-teknikoen %90ean. Trukean, Revive programak baldintza zorrotzak ditu:
- Eraginkortasun energetikoan
- Irisgarritasunean
- Kontsumo monitorizazioan
Inbertsio osoa 3’6 milioi eurokoa da, eta aurreikuspenen arabera obrak 2014-ko abendurako amaituko dira.
Iturria: MONDRABERRI.com
169 visualizaciones
