LKS Energia eta Zerbitzuak etxeak “Hiri Hondakin Solidoen Zerbitzuak” kudeatzeko hitzarmena izenpetu du

LKS Energia eta Zerbitzuak etxeak eta URBASER Taldeak batera jardungo dute “Hiri Hondakin Solidoen Zerbitzuetako” jarduera, proiektu eta lehiaketatan. Hitzarmen hau Korporazioak “Ekonomia berdearen” alde egin duen apustu estrategikoaren barruan kokatzen da.

595 (id: 1661236)

MONDRAGON Korporaziak kokapen garrantzitsua bereganatu du Euskadin hondakinen gestioari dagokionez, LKS Energia eta Zerbitzuak etxeak eta mundu osoan hondakinen kudeaketan lider nagusietako den URBASER Taldeak izenpetutako hitzarmenaren bidez. Honi esker, batera jardungo dira Euskadin Hiri Hondakin Solidoen Zerbitzuetako Jarduera, proiektu edo lehiaketatan. Horrenbestez, Talde kooperatiboak, MONDRAGON Eko plataformaren bidez, Ekonomia berdeari lotutako jardueretara bideratuta duen proiektu estrategikoa indartzen du.

Hitzarmen honen bitartez, LKS Energia eta Zerbitzuak enpresak eta URBASERek beren ahalmenak batzen dituzte Euskadiko administrazioei hondakinak kudeatzeko ikuspegi berri bat eskaintzeko. URBASER Taldeak esperientzia zabala dauka eremu horretan eta MONDRAGONeko enpresek zerbitzu publikoen gestioan. Hala, bien esperientzia uztartuko dute, “horien kooperatibizazioa bultzatuz, kalitatea eta ekonomia hobetze aldera”, gaineratzen dute.

Administrazio publikoaren eta oro har herritarren beharrei, “eraginkortasun, zorroztasun eta arreta irizpideekin”, erantzuteaz gain, diote, “aliantza hau printzipio kooperatibo sendoekin eta MONDRAGONen kudeatzeko ahalmen frogatuarekin eta URBASER Taldearen esperientzia eta egiten jakitearekin indartzen da”, azaldu dutenez.

LKSko zuzendari nagusia den Alberto Gorroñogoitiaren hitzetan, aliantza honen bitartez, “hondakinen arloan dugun interesa gauzatzen dugu, gizarte eta gestio publikoko proiektu handinahi bat garatzea ahalbidetuko duen ekimen baten bidez, zeinak herrialdearen aldeko apustua sendotuko duen, bere nazioarteko esperientzia eta printzipio kooperatiboak aplikatuz”.

Iturria: MONDRABERRI.com

 

like0

158 visualizaciones