LKS DAIARADESIN-ek diseinatutako auto elektrikoa Alhondigan jarri dute ikusgai
Domekara bitartean izango da bertan, Basque Design Today erakusketaren barruan.
LKS DIARADESIGN-ek diseinatutako auto elektrikoa Bilboko Alhondigan jarri dute ikusgai asteon. Atzo, martitzena, jarri zuten, hain zuzen ere, Basque Design Today erakusketaren barruan eta domeka bitartean ikusi ahal izango dute bisitariek. Trienale Design Museum-ek aurkezten du erakusketa hau eta bertan, diseinu italiar garaikidearen ikuspegi panoramikoa erakusten da, azken urteetan euskal ingurunean diseinatutako produkturik adierazgarrienen selekzio batekin batera.
iturria: MONDRABERRI.com
112 visualizaciones
