LEARTIKERen garaturiko rulo gaztak zilarrezko domina lortu du Munduko Gazta Txapelketan.

Saskagoin Kooperatiba Elkarte txikiak LEARTIKER S.Coop-eko elikagaien teknologia arloko esneki berritzaileen garapenean aditua den Malen Sarasuaren aholkularitza teknologikoaren laguntza izan du produktu berri honen garapenean eta dibertsifikazio proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industria eta Kalitate Zuzendaritzaren Berriker 2014 dirulaguntza programaren baitan burutu da.

Gazta berri honek mundu mailan prestigio handieneko txapelketan zilarrezko domina irabazi izanak produktua merkaturatzeko orduan ongi posizionatzen lagunduko dio gaztandegiari.

Iturria: leartiker.com

like0

188 visualizaciones