Laboral Kutxa da kreditu kooperatiba berriaren izena

Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko integrazioaren ondorioz sortutako kreditu kooperatiba berriak izen eta logo berriak izango ditu eta “integrazioak sendotu egin du euskal kreditu-kooperatiba berria”, diote.

595 (id: 4024110)

 

Iazko martxoan eman zuten Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko elkarrizketen hasieraren berri eta azaroan eratu zen Entitate Juridiko berria. Integrazio operatiboa datorren urrian amaituko da eta izen eta logo berriek “kreditu-kooperatibaren balioak eta bereizgarriak irudikatzen dituzte” azaldu dute. Bi kooperatibek proiektu komunaren aldeko apustua egin dute, kooperatibismoaren balio eta printzipioetan oinarritutako banka-eredua bultzatzeko helburuarekin.


Arduradunen arabera, “integrazioak sendotu egin du euskal kreditu-kooperatiba berria”, baieztatzen dute eta Euskal Herriko bigarren finantza-entitate nagusia eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatiba dela gaineratzen dute. Azaltzen dutenez, Bizkaian eta Araban, bereziki indartu da kooperatiba eta guztira 1.300.000 bezero ditu Entitateak.

Proiektu kooperatibo honen oinarriak “pertsonen parte-hartzea eta inplikazioa” direla dio Laboral Kutxak; “banka egiteko eredu alternatiboa da, izateko eta gauzak egiteko beste modu bat”, azaltzen  dute.

Iturria: MONDRABERRI.com

 

like0

330 visualizaciones