'Konfiantzaren pedagogia' izeneko liburua aurkeztu du Arizmendi Ikastolak.

‘Konfiantzaren Pedagogia’ izeneko liburua aurkeztu dute Arizmendi Ikastolako ordezkariek gaur goizean Aretxabaletan, Basabeazpiko gunean. Azken urteetan Arizmendin egiten dabiltzan lanaren atzean duten hezkuntza-ikuspegia batu dute bertan.  

Arizmendi Ikastolako Lehendakari Aitziber Arregi eta zuzendari nagusi Iñaki Etxezarreta izan dira aurkezpenean, liburuari forma eman dioten Amaia Antero Arizmendiko Berrikuntza Pedogikoko zuzendariaz eta Eli Villar irakasle eta ilustratzaileaz batera. ‘Konfiantzaren pedagogia’ liburua aurkeztu dute, azken urteotan Arizmendi ikastolan jaso duten ezagutza batzen duen liburua.

Iturria:goiena.eus

like0

401 visualizaciones