Komunikabideen balio soziala aztertzeko, Gertukom jardunaldiaren hirugarren edizioa Aretxabaletako campusean.
Abenduaren 14an, komunikabiden balio soziala izango da hizpide Gertukom jardunaldiaren hirugarren edizioan. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere ekitaldi irekia izango da eta egingo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Jardunaldian parte hartuko dute, beste batzuen artean, unibertsitateko ikertzaileek eta EITB, Hekimen, Berria eta Goienako ordezkariek.
Oraingo edizioan, euskarazko komunikabideen balio soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektuaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEko Hezikom ikerketa taldeak: 2014 eta 2015ean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetza babesle nagusi dela egindako ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditu, estreinakoz ("Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen, Goiena eta Berria-n eginiko ikerketa-pilotua") eta balio sozialaren metodologian sakontzeko aukera ere izango da. Hekimen elkarteak ere babestu du ikerketa hau. Horrez gain, gai honen inguruko ikuspegi orokorraren berri emango du Marti Petit ikertzaile katalanak eta euskarazko komunikabideen balio sozialaren pertzepzio ezberdinak agertuko dituzte zenbait eragilek.
Egitaraua- 09:00-09:15 Agurra eta jardunaldien aurkezpena. Jon Altuna, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Errektoreorde Akademikoa.
- 09:15-10:00 "Apuntes acerca del debate en torno al valor social de los medios de comunicación". Martí Petit. Consell de l'Audiovisual de Catalunya.
- 10:00-10:45 "Propuesta metodológica para la cuantificación del valor social de las organizaciones". José Luis Retolaza (Deustuko Unibertsitatea; Deusto Business School) eta Leire San-José (EHU; ECRI Ethics in Finance).
- 10:45-11:15 Kafea.
- 11:15-11:45 "Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen: Goiena eta Berria-n eginiko ikerketa-pilotua". Eneko Bidegain (MONDRAGON UNIBERTSITATEA, Hezikom ikerketa taldea).
- 11:45-13:00 "Balio soziala: euskarazko herri ekimeneko komunikabideen pertzepzioa". Alberto Barandiaran (Hekimen), Martxelo Otamendi (Berria-EKT), Iban Arantzabal (Goiena). Moderatzailea: Joxe Aranzabal.
- 13:00-13:15 "Balio soziala: EITBren pertzepzioa". Andoni Aranburu EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria.
- 13:15-13:45 Itxiera eztabaida.
- 13:45 Luntxa.
Iturria:mondragon.edu
171 visualizaciones