Kaliforniatik, kooperatibismoa ezagutzera.

Kaliforniako San Diego unibertsitatetik kooperatibak ezagutzera etorritako taldeari Udalak gaur egin dio ongi etorria. Amaia Larrañaga jarduneko alkatearen eskutik, herriak kooperatibekin duen lotura ezagutu dute. Ondoren, Arantza Otaduy historialariarekin herriko ondarea ezagutzeko aukera izan dute.

Aurreko astean iritsi ziren Arrasatera eta ordutik kooperatibismoa ezagutzen eman dute denbora gehiena. Dagoeneko Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarea ongi ezagutzen dute: "Ikuspuntu ezberdina da, berdintasuna da eredu honen funtsa", dio Michael Robinson ikasleak.

Bisitaren ardatza kooperatibismoa den arren, David Herrera irakasleak ikuspegi osoago bat dauka eta hauxe dio: "Kultura, ohiturak, eraikinak... Arrasate eta inguruak ezagutzeko aukera daukate". Irakasleak aipatu moduan, bisita amaitzean eredu ekonomiko ezberdin bat ezagutzeaz gain, "bizitzeko, erlazionatzeko... beste eredu bat jasotzen dute".

Ondorengo egunetan Arantzazu, Oñati eta elkarte gastronomiko bat ere ezagutuko dituzte.

Iturria: GOIENA.net

 

like0

144 visualizaciones