Itsaspeko karga handiak maneiatzeko teknologia garapena.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu eta Egituren Mekanikaren garapen lerroko taldeak Azpeitiako CredeBlug enpresarekin 1000 metroko sakoneran itsaspeko zama handiak maneiatzeko kontzeptu berri baten garapenean parte hartu du. Manipulatzaile berri honek sakonera handian urperatutako edozein zama berreskuratzea ahalbidetuko du. Zehazki, taldearen lan nagusia honakoa izan da: sakonera horretako presio handitan sor daitezkeen talken ondorioz egituraren osotasuna egiaztatzea kalkulen bidez. Prototipoa, 1:1 eskalan egina eta 3000kg edukierekin, ekainaren 12an balidatu zuten Investigador I ontzian.
Iturria: MONDRAGON.edu
176 visualizaciones