Interneteko berrikuntzak aurkeztuko dira Garaian: Datorrena.
Garaia Berrikuntza Guneak biharkoan Datorrena 2015 jardunaldia hartuko du.
Ekitaldi honek aurkezten ditu datorren urteko Interneteko berrikuntza teknologikoak.
Jardunaldi hau antolatzen dihardu Internet & Euskadi Elkarteak eta Comunica 720, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Jardunaldiak aztertuko ditu batez ere:
- 4.0 tendentziak
- Gauzen Internet
- Sarearen historia eta aurreikuspenak
- Ekintzailetasun digitala
Biharko hizlarien artean Dídac Lee nabarmentzen da: Ekintzaile kataluniar bat da, taiwandar familiakoa, Inspirit-en sortzailea, start up-ak azkartzen dituena.
Talde enpresarial honek 400 langile ditu, eta presente dago Bartzelonan, Madrilen, Brasilen, Txinan edota Silicon Valleyn.
Garaian ere parte hartuko du Andreu Veà adituak: Telekomunikazioetan doktore dugu, baita Elektroniako goi mailako ingeniari ere.
Interneten “aita” kontsideratuta dagoena, Vint Cerf-ek, gonbidatu egin zuen Stanford-eko Unibertsitatera, hain zuzen, Veàk bere ikerketa-lanarekin jarrai zezan.
Gainera, Veà dugu Internet Hall of Fame ospetsuan tokia lortu duen europar bakarra.
Biharko ekitaldian ere Asier Arranzek hitza izango du. Gauzen Internet izango du mintzagai. Arranz irakasle da IE Business Schoolen, Repsolen eta ekintzailetasun programa batzuetan.
Maite Goñik azalduko du nola aplika daitezkeen teknologia berriak irakaskuntza-ekintzailetasunean. Mondragon Unibertsitateko irakasle bezala lan egiten du.
Unibertsitate bereko Miren Illarramndik ere parte hartuko du, hain zuzen, 4.0 tendentziak eta sistema txertatuak azalduz.
Azkenik, jardunaldian ere Fernando Canales sukaldaria izango da, bere I+G arduradunarekin batera, Paul Ibarra.
Iturria: mondraberri.com
161 visualizaciones