Industrialdeen hondatzea berbabide izan dute LKSen

Krisiaren testuinguruan, industrialdeen egoeraz hausnarketa bultzatu dute gaur egin den mahai-inguruan. Industrialdeen hondatzea begi bistakoa dela onartuta, enpresen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu dute arazoari aurre egiteko.

595.1 (id: 9208068)

Krisi garai hauetan, industrialdeei eta hauen egoerari begira jarri dira gaur LKSren Garaia Berrikuntza Guneko eraikinean. Izan ere, mahai-ingurua egin dute gaur arratsaldean eta industrialdeen gestio eta etorkizunaren gaineko hausnarketa bultzatu dute. Bertan, Fagor Elektratresnak, ULMA, Danobat, Fagor Ederlan, Mondragon Unibertsitatea, MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak izan dira.

LKSko Javier Sotil eta Alberto Gorroñogoitiak hitza hartu ostean, Jose Luis Azkaratek sarrera eman dio gaiari eta jarraian, bertaratutakoek parte hartu dute eztabaidan. “Industrialdeen hondatzea begi bistakoa da”, baieztatu du Azkaratek eta “arazo bat dagoela argi dago eta etorkizunean eragina izan dezake”, azpimarratu du. Hondatze honen ostean, hainbat faktore aurkitzen dira, baina “antolaketa eta kudeaketa dituzten industrialdeak hoberen kontserbatzen direnak dira”, esan du Azkaratek.

595.2 (id: 9230911)

 

Lankidetzaren garrantzia

Arazo honen aurrean, irtenbideak bilatu edo proposatu gura izan dituzte gaurkoan Garaia Berrikuntza Gunean eta administrazioaren aurrean indar gehiago izateko, industrialdeen baitako enpresen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu da. Izan ere, egungo industrialdeen egoera administrazioaren begietatik oharkabean pasatzen da, baina industrialdeetako askok zaharkitzapen zantzu nabariak aurkezten dituzte.

595.3 (id: 9279248)

 

Zaharkitzapen honen aurrean, enpresa industrialen kontzientziatze handiagoa behar dela aipatu dute, industrialdeen baitan, “bizilagunen komunitate” baten gisara antolatzeko, hain zuzen ere. Mahai-ingurura bertaratutakoek bat egin dute arazoaren existentziaz eta etorkizunera begira, proposamen eta ideiak bildu dituzte gaurkoan.

Iturria: mondraberri.com

 

like0

166 visualizaciones