Ikasleendako eta langabeendako berrikuntza eta ekintzailetza zentroa irekiko du MUk Bilbon

Unibertsitateko ikasleei, langabeei, enpresei eta erakundeei bereziki zuzendutako formazio zentroa izango du MUk Bilbon: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria. Datorren ikasturterako irekiko dute.

Bilbao Berrikuntza Faktorian, ikasleek, langabeek eta enpresa edo erakundeetako kideek gradu eta masterreko ikasketak, iraunkorreko programak, praktikak, gradu bukaerako proiektuak eta ikerketa eta transferentziako ekintzak egin ahal izango dituzte. Besteak beste, ikasketa hauek: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako Gradua, Ekintzailetasuneko Coachen Formazio Masterra, Energia Elektrikako Master Profesionala...

Bilboko Nerbioi kalean izango da MUren egoitza, gaur egun Bilbao Ekintza dagoen lekuan. Beheko solairuan berrikuntza eta ekintzaile zentroa egongo da; lehenengoan, unibertsitatea; eta bigarrenean, enpresa berritzaileen egoitzak.

Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak egindako akordioari esker egingo da MU-BBF.

Iturria: TULANKIDE.com

like0

157 visualizaciones