IK4-IKERLANek enpresen eraldaketa digitala bizkortzeko dituen gaitasunak erakutsiko ditu BIEMH azokan.

IKERLAN zentro teknologikoak enpresen eraldaketa digitala bizkortzeko dituen ahalmenak erakutsiko ditu Makina-erremintaren Bienalean (BIEMH), Europan sektore horrek egiten duen azokarik garrantzitsuenetakoan. Azoka Bilbao Exhibition Centren egingo da maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean. Laugarren Iraultza Industriala izeneko testuinguru honetan, non digitalizazioa industri konpainien erronka nagusia bihurtu baita, euskal zentroak 4.0 industriarako garatzen dituen teknologiak erakutsiko ditu.

Teknologia digitalak bat-batean agertzea industri produkzioaren eredu tradizionalak eraldatzea ekartzen ari da , eta IKERLANek enpresei aldaketa horretara moldatzen laguntzen dieten tresnak garatzen ditu: “enpresei ohiko industria izatetik 4.0 industria izatera laguntzen diegu eta hori nola egiten dugun erakutsiko dugu”, ziurtatu du zentroko Fabrikazio Aurreratuko unitateko zuzendari Xabier Sagartzazuk.

BIEHMeko 1 pabilioian, B19-C20 estandean egongo da zentro teknologikoa, eta han hainbat erakusgailu jarriko ditu hainbat arlotan dituen ahalmenak eta esperientziak erakusteko, esaterako makinak urrutitik ikuskatzeko moduetan, sistema elektroniko txertatuetan, diseinu mekanikoan eta fidagarritasun estrukturalean, efizientzia operatiboan eta salmenta osteko zerbitzu aurreratuetan.

190 ikertzaile baino gehiagorekin industriaren digitalizazioa eta fabrikazio aurreratua lantzen, zentro teknologikoak beraien sektoreetan liderrak diren enpresetarako egiten du lan, esaterako Fagor Arrasaterako. Bere gaitasunetan sartzen dira, besteak beste, elektronika, komunikazioak eta informatika, bai eta mekanika, diseinua eta fidagarritasun estrukturala, kntrola eta monitorizazioa ere. Gainera, zentroak bere bezeroei zerbitzua emateko negozio aukera berriak bilatzen laguntzen die zerbitizaziorako azken teknologietan oinarrituta.

“Bienalean makina-erreminten fabrikatzaile nagusiek hartuko dute parte, beraz, aukera ezin hobea izango dugu gure eskaintza teknologikoa erakusteko, eta haien gaitasunak osatzeko balioko zaienez oso interesgarria irudituko zaie”, esan du Sagartzazuk.

Erakusgailuak

Bere gaitasunak aurkezteko, IKERLANek lau erakusgailu jarriko ditu ikusgai BIEMH azokan. Lehen erakusgailuak urrutiko ikuskapenak balio kate osoan egiten duen ekarpena ikusiko da. Zehazki, garraio bertikaleko instalazio baten bankua eskalan jarriko da. Instalazioa Oronarekin elkarlanean garatu da. Egiaztatu ahal izango da, batetik, nola neurtzen diren birtualki makina batean makinaren egoerari buruzko informazio garrantzitsua ematen duten parametro fisikoak eta, bestetik, nola bidaltzen diren neurri horiek M2M nodo baten bidez datu zentro batera, han operatibari, osasunari, efizientzia energetikoari, errendimendu mekanikoari lotutako egoerak aztertu eta zehaztu ahal izateko.

Bigarren erakusgailuak, zeina fabrikazio aurreratuko eta 4.0 Industriako teknologiei oso lotuta baitago, Fagor Arrasaterekin batera garatutako kasu zehatz bat erakutsiko du. Prentsen lerroak urrutitik ikuskatzeko sistema bat da, eta makinaren parametro nagusien bilakaera ikustea ahalbidetzen du, ekoizpenaren kalitatea ziurtatzeko. Horrez gain, makinari egin behar zaizkiomn mantentze lanen gainean erabakiak hartzeko baliagarria den informazioa ere ematen digu.

Hirugarren erakusgailuan, zentroak sistema elektroniko txertatuak garatzeko dituen gaitasunak erakutsiko ditu, sentsorika eta mikrosentsorikako soluzioetan oinarrituta. Ikusi ahal izango dira Laulagunentzat egindako errodamendu adimendun baten adibideak, Urolarako PET botilak berotu eta puzteko prozesuen sentsorizaziorako gailuak edo aurkako inguruneetan, esaterako industriako inguruneetan, informazioa modu sinkronizatuan eta haririk gabe denbora errealean komunikatzeko gai diren sentsoreen soluzioak.

Bukatzeko, diseinu mekanikoan eta fidagarritasun estrukturalean, efizientzia operatiboan eta salmenta osteko zerbitzu aurreratuetan dituen ahalmenak ere erakutsiko ditu IKERLANek.

Akordioa Fagor Arrasaterekin

Makina-erremintaren eremuan, IKERLANek akordio bat izenpetu du berriki Fagor Arrasaterekin, hau da, prentsa instalazioak eta estanpazio sistemak eta ebaketa lerroak diseinatu eta fabrikatzeko lanetan mundu mailako liderra den enpresarekin, fabrikazio aurreratuko teknologiak eta 4.0 industriako teknologiak ikertzeko, Koniker bere I+Gko unitatearekin batera.

Hiru erakundeetatik 20 ikertzaile baino gehiago arituko dira elkarlanean makina adimendunak garatzen, eta urrutiko ikuskapena eta zerbitzu aurreratuak eta efizientzia energetiko eta operatiboan lantzen.

Iturria:ikerlan.es

like0

119 visualizaciones