Ik4-Ikerlanek egitura adimendun eta energetikoki eraginkorrei buruzko adituak heziko ditu.
Ik4-Ikerlan zentro teknologikoak ANTARES sare europarrean parte hartuko duen entitateetako bat da. Sare honen izena Advanced Training and Reserch in efficient Smart Structures-en akronimoa da eta 12 unibertsitate, ikerketa zentro eta enpresen partzuergoa da. Sare honek, hain zuzen, 14 ikertzaileren doktore tesiak zuzenduko ditu 2018. urtea bitartean.
Ekimen honen azken helburua esparru honetako ikertzaileak trebatzea da, ikerkuntza bultzatu eta ezagutza berriak aplikatu daitezen. Modu honetan, aztarna ekologiko txikiagoa utziko duten egiturak sortzea bilatzen da, aldi berean, errendimendu, segurtasun eta funtzionalitateari dagokienean lehiakorrak izateari utzi barik.
Ik4-Ikerlanek sare honetan kozuzenduko duen tesia giroko bibraziotik ahalik eta energia gehien atera eta berrerabiltzeko metodoak ezartzera zuzenduko da. Ekimen hau Marie Curie programaren baitan kokatzen da, ikerlari europarren mugikortasun geografikoa sustatzen duena. Ik4-Ikerlanekin batera, unibertsitate, ikerkuntza zentro eta enpresa garrantzitsuek hartzen dute parte ANTARESen, hala nola, KU Leuven, UniUD, ISVR, IDS, LBF, TNO edo LMS-k.
Proiektuak IK4-IKERLANen duen arduraduna Oscar Salgado da, eta, bere hitzetan, zentroa “aukera handi baten aurrean dago, eraginkortasun energetikoaren eta egitura adimendunen arloan kontinente osoko eminentziekin lan egiteko, hain zuzen ere arlo horietan exijentzia eta lehiakortasuna bereziki handiak diren garai hauetan”.
“Sare horri esker egitura adimendun beregainak eta energetikoki eraginkorrak garatzen lagunduko dugu”, gehitu du, “eta horrek energia garbiagoa lortzea eta Europako ekonomiaren lehiakortasuna bultzatzea ahalbidetuko digu. Eta ez da ahaztu behar sektore horietako eragile garrantzitsuekin harremanetan egoteak aukera emango digula azken aurrerapen teknologikoen berri jakiteko, eta horri esker gure bezeroei soluziorik onenak emateko”.
Iturria: MONDRABERRI.com
133 visualizaciones
