IK4-IDEKOk 3D-ri buruzko Foro teknologiko eta enpresarialean parte hartu du.
Ekitaldia, 3D ordenagailu bidez, ikuspenaren aukera eta aplikazioetan zentratuko da eta CREAren egoitzan egin da.
Garapen teknologikoaren SAMCA Katedrak, Zaragozako Unibertsitateko I3Ak eta Aragoiko Enpresarien Lurralde Konfederazioak antolatzen duten foro teknologiko eta enpresarial bat da. Foro hau erreferentea da Unibertsitate- zentro teknologiko eta Enpresen arteko harremanen eta interes sozio-ekonomikoa duten gaien arloan.
Hitzordu honetan 3D ordenagailuen bidez ikuspenak dituen aukerak eta aplikazioak ezagutzera ematen dira, besteak beste gailu mugikorrak, bideo-jolasak, robotika edo meatzaritza bezalako eremuetarako.
Ordenagailu bidezko ikuspenaren helburua, irudiek daukaten informazioa ateratzeko software baten garapena da. Modu honetan eszena baten 3D infomazioa lor daiteke zehaztapen azpi-milimetrikoetara iritsi arte metrologian, kalitate-kontrolean zein makina robotizatuetan aplikatzeko, bai eta kameraren kokapenaren estimazioa egiteko ere, robotika mugikorrean oso erabilgarria dena, elkareragingo dituen objektuak lokalizatu ditzakeelarik robotak. Errealitateareagotuan ere eragina dauka bai bideo-jolas bai eta medikuntza zein industria eremuetan ere.
Lehenego mahai-inguruan 3D ordenagiluen bidezko ikuspenaren I+G+b landuko da, bertan Fotogrametria, dimentsio handiko pieza gordinen dimentsio kontrolerako eta lerrokatzerako gaiari buruz hitz egin da. Mahai-inguru honetan parte hartu du Alberto Mendikutek, IK4-IDEKOko Ikuskaritza eta Neurketa Lerroko arduradunak.
Iturria: ideko.es
210 visualizaciones