Ideia-laborategiak, berrikuntza eta ekintzailetasuna Komunikaldietan

Tania Arriaga doktoregaiak ideia-laborategien egoera azaldu zuen, eta hainbat kasu azaldu, munduan zehar barreiatuak.

George Por ikertzaileak ideia-laborategien hainbat adibide aipatu zituen, Idealab eta Hack Forward, eta beste proiektu batzuk, komunikazioarekin lotuak, hala nola, Behavio, Peepol.tv, Recovers.org, Signalnoi.se, The Thor Project eta Watchup. Bukatzeko, gomendio bat egin zien entzuleei: "Krisi egoera honetan, salbazioa dago zure pasioan berritzeko".

Goio Arana MUko irakasleak San Frantziskotik hitz egin zuen, bideokonferentzia erabiliz, eta iragarri zuen datorren ikasturtean Ikus-entzunezko Komunikazioa karrerak Goikolab sortuko duela, ideia-laborategi bat, ikasleekin batera kudeatzeko, berauen sormena eta ekintzailetasuna suspertze aldera. Oraingoz, MU Goienarekin batera ari da proiektua prestatzen.

Mahai inguruan Euskal Herriko hiru ekimen aurkeztu ziren, berrikuntzarekin zerikusiak dutenak: Basque Ecodesing Center, Dinamik Ideas eta H-Enea.

Arratsaldeko saioa Mikel Orobengoak zuzendu zuen, berau ISEAko arduraduna. Bertan IKOko 3. eta 4. mailako ikasleek Dreamworks saio bat egin zuten. 10 taldetan banatuta, hainbat proiektu aurkeztu zituzten, komunikazioarekin lotuak, enpresaren hazia izan zitezkeenak. Gehienak telefonorako aplikazioak izan ziren, baina baita web bat, eta zerbitzu enpresa bat.

Eguneko argazkiak Flickr-en ikus daitezke: Komunikaldiak 2013.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

181 visualizaciones