Hondakinen kudeaketa eta balioztatzeari buruzko berariazko DREAMWORKS edizioa, MONDRAGON Eko-rekin elkarlanean.

Dakizun moduan, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da. Osagarri moduan, MONDRAGON EKOren  asmoa “Green Economy” eremuan enpresa jarduera berriak sustatzea da. Erakunde biak funtsezko zereginean dihardute elkarlanean: negozio berrientzako aukera guneak identifikatzen.  

Testuinguru horretan, MONDRAGONen BACek eta MONDRAGON EKOk bat egin dute Hondakinen kudeaketa eta balioztatzeari buruzko berariazko DREAMWORKS edizioa antolatzeko.  

Hondakinen kudeaketa eta balorazioari buruzko berariazko DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua izango du:

1.- Hondakinen kudeaketa eta balioztatzeari buruzko berariazko DREAMWORKS edizioa, honako erakunde hauen eskutik:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumena eta Lurralde Antolaketa)
  • URBASER
  • TRADEBE
  • ECOEMBES
  • GARBIKER
  • Bioerregai enpresa.

2.- Hondakinen kudeaketa eta balioztatzearekin zerikusia duten negozio esperientzien azalpenak,  MONDRAGON Korporazioko  enpresen eskutik:

  • MAIER-MAGER
  • ONDOAN

3.- Hondakinen kudeaketa eta balioztatzearen esparruan Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez susta daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.

4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak) 

Hondakinen kudeaketa eta balioztatzeari buruzko DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2013ko uztailaren 17an, goizeko 9:30etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

93 visualizaciones