Hitzaldia: Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin.
MONDRAGON Korporazioko BAC-ek eta Debagoieneko Garapen Agentziak *Uztailaren* *13*rako, asteazkena, honako hitzaldi hau antolatu du: *Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin.*
Europako Batzordearen aburutan Europako administrazio publikoek arrisku-kapitaleko bere formulak eraberritu beharko lituzke, Eusko Jaurlaritzak arrisku-kapital funts berri bat sortu nahi duela iragarri du, ekintzaileek berriz kapitala aurkitzea saila dela deritzote eta, aldi berean, beste batzuren aburutan, saila da proiektu interesgarririk aurkitzea.
Errazoi ugari dago “*Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin” *gaiari buruzko eztabaida interesgarria gerta dakigun, bereziki eztabaida honako hizlariek hauen eskutik badator:
• *Grupo TALDE,* arrisku-kapitalaren kudeaketan enpresa aitzindaria dena, Jose Maria Zalbidegoitiak ordezkatuko duena.
• *ORZA* inbertsio elkartea, enpresetan parte-hartzean aditua dena eta Aitor Arrizabalagak ordezkatuko duena.
• *ALBIA Capital*, korporazio finantzatan nahiz estrategia aholkularitzan enpresa aditua dena eta Elias Martinezek ordezkatuko duena.
• *MONDRAGON Fundazioa*, Korporazioko kide diren kooperatiba autonomo independenteen eremuan ekonomia soziala bultzatzera zuzentzen duen
Elkartea, Fermin Garmendiak ordezkatuko duena.
• *Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, SPRI *Taldea, Yolanda Beldarrainek ordezkatuko duena.
Hitzaldian zehar honako *gai hauei* helduko zaie:
- Euskadik behar beste arrisku-kapitala al dauka?
-Erresa gertatzen al zaie ekintzaileri arrisku-kapitalaren babesa izatea?
-Gai al da Euskadi arrisku-kapital enpresentzat proiektu interesgarriak
eskaintzeko?
- Zer egin beharko genuke Euskadin arrisku-kapital gehiago izateko?
-Zer egin beharko luke euskal administrazioak bertako kapitala
arrisku-kapitalean gehiago inbertitu dadin?
-Arrisku-kapital era berririk agertu al da Euskadirentzat interesagarria
gerta litekeenak?
Aipatu bezala, hitzaldia *Uztailaren* *13*an, asteazkena, izango da *17:00*etatik aurrera Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian, hain zuzen ere.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, *erantzun iezaguzu *e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net
170 visualizaciones
