Gurean dira Brasilgo MST (Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimendua) eta UFFS unibertsitateko ordezkariak

MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki lankidetzaren ikertegiak eta Mundukike Fundazioak gonbidatuta, gurean diren bisitan Brasilgo MST (Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimenduko ordezkariak-Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra) eta UFFS unibertsitateko ordezkariak. Astebeteko bisitarren xedea da erakunde horien guztien arteko harremana estutzea eta bertatik bertara ezagutzea bailarako esperientzia kooperatiboa. Martxoaren 16ra arte egongo dira gure artean.

Zortzi laguneko taldea etorri da Euskal Herrira, lau partaide dira  MST taldeko ordezkariak eta beste lau, aldiz, Universidade Federal da Fronteira Sul-eko irakasle eta ikerlariak.

MST eta Lanki ikertegiaren arteko elkarlana aspaldikoa da. Izan ere, zazpi urte baino gehiago dira MUko ikertegiak babesten dituena proiektu kooperatiboak Brasilgo Paraná eskualdean. Elkarlan horren adibidea da oraingoa moduko trukea, baina, lehenago ere behin baino gehiagotan etorri izan direla MSTkoak gurera.

Oraingo aldian, baina, MSTkoekin batera, Brasileko hegoaldeko UFFS unibertsitateko irakasle taldea ere bertaratu da. Lau ikerlari horiek kide dira unibertsitatean sortu berri duten NECOOP taldekoak (Núcleo de estudios en Cooperación), eta berebiziko interesa dute Mondragon Unibertsitatea hobeto ezagutzeko eta inguruko beste kooperatiben lan egiteko modua gertutik ikusteko. Izan ere, UFFS-ren asmoa da, unibertsitatean bertan, enpresa kooporatiboen hazitegi bat antolatzea, bertatik bultzatzeko ekimen sozioekinomikoak sutatzeko eskualdearen garapena.

Mondragon Unibertsitateko ordezkariekin biltzeaz gain, bisitariek lan-bilerak izango dituzte, beste batzuren artean, Mondragon Taldea, Ulma, Saiolan eta Ausolan kooperatibetako ordezkariekin.

Iturria: MONDRAGON.edu

 

like0

174 visualizaciones