GSR Lodosako nagusien egoitzaren kudeaketaz arduratuko da.
MONDRAGON Korporazioko Gestión de Servicios Residenciales (GSR) kooperatibak, baliabide soziosanitarioen promozioan eta kudeaketan espezializatua, Lodosako (Nafarroa) nagusien egoitzaren ustiaketaren ardura hartuko du. Instalazioek 79 bizitegi-plaza dituzte. Hauek, ‘Centro de Estudios y Gestión Social’ taldean integratuak zeuden, baina azken honek likidazio faltaren ondorioz kudeaketaren ardura mantentzeko ezintasuna azaldu du.
Lodosako egoitza hau, berriki adjudikatutako Andosillako (40 ohe) eta Mendabiako (48) egoitzei gehitzen zaie. GSR-k, guztira, 15 egoitza ditu, 836 ohe guztira. Taldeak, eguneko estantzien unitateekin eta etxerako zaintza-programekin betetzen du edadetuei zuzendutako zerbitzu-eskaintza. 2012. urtean 19 M€-ko diru-sarrera izan zuen GSR-k, 480 langilerekin.
Iturria: mondragon-health.com
160 visualizaciones
