Gipuzkoako Ganbarak Mondragon Assembly saritu du

Gaur, osteguna, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak Lurraldeko enpresekin urteroko hitzordua burutu du.  Edizio honetan ordezkari arrasatear batek erakarri ditu begirada guztiak, Mondragon Assemblyk “Empresa PYME Industrial” saria jaso baitu dibertsifikazioaren esparruan egindako lanagatik, bai merkatuaren esparruan –eguzki-panel fabrikazio lerroan- eta baita produktuaren esparruan ere –mediku sektorerako garatutako azken ekipoengatik-.

Gipuzkoako Merkataritza Ganbaran burututako ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun kontseilari Arantza Tapia egon da presente, eta berarekin batera saritutako enpresak eta euskal zein gipuzkoar enpresagintzako ordezkaritza zabala.  “Gipuzkako Enpresa” gisa Reiner saritu dute, baita Lanik, burututako nazioartekotze arrakastatsua dela-eta; Adur Softwarek “Pyme de servicios” saria jaso du; eta Errealari “Gestión enpresarial” garaikurra eman diote.  

590 (id: 1209174)

Mondragon Assembly 1988an sortutako kooperatiba da, Fagor Taldeko kide dena.  Egoitza Aretxabaletan du, eta gaur egun lantaldea 180 pertsonek osatzen dute.  Industri muntaiak automatizatzeko prozesuen esparrua da bere jarduera nagusia, horretarako teknologi ezberdinak erabiltzen dituelarik.

Mondragon Taldeko kooperatiba honek lau ekoizpen planta ditu:  Frantzia, Alemania, Mexiko eta Aretxabaletan.  Bertan prozesu industrialaren zati guztiak burutzen dira, eskaria egiten den unetik bezeroari makina entregatu arte.  Honetaz gain, bezeroentzako arreta zerbitzua eskaintzen duten bi bulego ere badauzka , bata Txinan eta Indian bestea.  Salmenta gehienak atzerrian egiten duen enpresa horietarikoa da Mondragon Assembly, produktuen %85a Espainiako mugetatik kanpo saltzen baititu.

Aretxabaletako lantegian bi negozio gauzatzen dira:  energiaren esparrura bideratutako “Eguzki Negozioa” eta “Makineri Berezia” delakoa.  Lehenengoaren baitan eguzki-panel fotovoltaikoak ekoizteko beharrezkoak diren lerroak diseinatu eta ekoizten ditu, bigarrenean, berriz, batez ere muntatze lerro bereziak sailtzen dizkiete bezeroei.

Gaur egun Mondragon Assembly-ren ahalegin gehienak I+D+i delakora bideratuta daude, hiru garapen esparrutan zatituta:  sektore fotovoltaikoarentzako ekipamendua, farmazia sektorerako eta balio erantsi handiko automatizazioa.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

130 visualizaciones