GAXURE produktuaren aurkezpen ekitaldia apirilaren 19an Bilbon.
Leartiker zentro teknologikoak, Lea-Artibaiko Landa Garapen Elkartea, MIBA pentsu-enpresa eta Barroeta eta Txori Errota gaztandegiekin elkarlanean, gatz-ura oinarri hartuta sortu duen produktua sortu du, GAXURE.
Gaztandegietan gazta egiterakoan nutrienteetan oso aberatsa den hainbat litro gatz-ur sortzen dira, eta kontraesana badirudi ere, nutrienteetan aberatsa izateagatik ingurugiroan inpaktua sortzen du azpiproduktu honek. Hori dela eta, gaztandegiak derrigortuta daude gatz-ur hori tratatzera. Beste lurralde batzuetan bildu, transformatu, osagaiak banatu eta industria ezberdinetako produktuetan erabiltzen dute, adibidez, industria farmazeutikoan. Baina gure lurraldearen orografia, gaztandegi artisauen lokalizazioa eta logistika arazoak direla medio, gatz ur hau animalien elikadurarako erabiltzen da.
Problematika honekin kontzientziatuta eta gaztandegiek gazta egiterakoan sortzen den gatz-urari irtenbide bat emateko, orain dela 4 urte martxan jarri zen proiektu baten emaitza da GAXURE. Gatz-ura 100%ean erabiltzen da eta gaztandegiek inbertsio handirik egin gabe produzitu dezakete Gaxure, beraien negozioa dibertsifikatuz eta gatz-urari beste irtenbide bat emanaz. Produktu artisau bat da eta "gourmet" bezala sailkatuta dago.
Gaxure sortzeko prozesu honetan, ikerketa lan-taldea goi mailako sukaldariekin elkarlanean aritu da produktu erakargarri bat sortzeko asmoz. Produktuarekin batera errezeta-sorta bat ere sortu da, produktu berritzailea denez, erabilera posibleak ezagutzera emateko.
GAXURE, patentatuta dagoen marka bat da eta gaztandegi artisau guztiei eman nahi zaie Gaxure egiteko aukera. Momentu honetan gaztandegi bakarra ari da produktu berritzaile hau produzitzen eta merkaturatze fasean dago, baina beste gaztandegi batzuk ere agertu dute Gaxure produzitzen hasteko interesa. Produktua azoka ezberdinetan aurkeztu da eta onarpen handia izan du.
Apirilaren 19an izango da produktuaren aurkezpen ofiziala, Bilboko Yimby aretoan, 13:00ean. Proiektuaren sustatzaile taldeaz gain, Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapen diputatuak eta Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak hartuko dute parte ekitaldian. Produktuaren erabilera ezberdinak ikusteko showcooking bat egingo da Paul Ibarra sukaldariaren eskutik (Bilboko Euskalduna Jauregiko Etxanobe jatetxeko I+G saileko arduraduna eta Bilboko Los Fueros jatetxeko burua). Ekitaldian GAXURE dastatuko dute bertaratutakoek.
Iturria: leartiker.com
241 visualizaciones
