Fribasak eta Eroskik proiektu bat aurkeztu dute saltzeko fruta zatitua eta kontsumitzeko prest.
Fribasak eta Eroskik "kontsumitzeko prest" dagoen fruta ekoizteko plantaren proiektua aurkeztu dute Orozkon (Bizkaia). Aurkezpenean izan dira Arantxa Tapiari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua; Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, eta Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.
Iragarri dutenez, ekoizpen planta berria martxan izango da 2016ko lehen hiruhilekoan, eta bi milioi euro inbertituko dira.
1.000 metro koadro inguruko azalera izango du, eta fruta freskoa prestatzeko sektorean erabiltzen den teknologiarik aurreratuena erabiliko du. Hura martxan jarrita, zortzi lanpostu sorraraziko dituzte.
Planta berriarekin, asmoa da kontsumitzaileengan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren zenbait behar betetzeko era berriak aurkitzea; izan ere, bezero horiek elikadura osasungarriagoa nahi dute, eta prestatzeko orduan erosoagoa izatea. Planta berriko jarduera guztia esklusiboki izango da Eroskirako; horrela, kooperatibak are gehiago indartuko du freskoen espezializazioa Zurekin eredu komertzial berriaren bereizgarri gisa.
Bisita honetan, Arantxa Tapiak esan du merkatuko eskakizunak direla-eta enpresek egokitu egin behar dutela produktuen eta zerbitzuen eskaintza herritarren gero eta behar zehatzagoetara. Horretarako, ezinbestekoa da ekimen berritzaileak eta balio erantsiko produktuak sortzea, besteren artean kontsumitzailearen erosotasunera begira.
Fruta zuritua eta zatikatua
Fruta eta berdura guztiak sal daitezke zatikatuta eta kontsumitzeko prest, baina planta berrian, kontsumitzaileak prestatuta erosteko joerarik handiena duen erreferentziekin hasiko dira; esate baterako, ananarekin, sandiarekin eta meloiarekin, papaiarekin eta mingranarekin, eta, orobat, mazedoniekin eta askotariko fruitu gorriekin.
Prozesuaren lehen pausoa honela izango da: lehengai aldaerarik onenak eta behar bezala onduta daudenak aukeratzea. Ezaugarririk onenak dituzten fruituak aukeratu ondoren, gela zuri batean, hotz tenperatura egokian, hura garbitzen, zuritzen, mozten eta ontziratzen hasiko dira; ondoren, beste ganbera batera aldatuko dituzte, eta bat eta lau gradu artean edukiko dituzte, hotz katea ez hausteko, eta fruituaren iraupena guztiz era naturalean luzatzeko. Prozesu guztia lehengaiaren ezaugarriak errespetatuta egingo dira. Azken emaitza balio bereziko produktu natural bat da, elikagai segurtasunaren berme guztiak dituena eta kontsumitzeko errazagoa dena fruitu ale osoarekiko.
Iaz, Eroskiko 6.900 bezero-bazkide baino gehiago aritu ziren Zurekin ereduko gisa honetako ekimenak nola ikusten dituzten jakiteko programetan.
Fribasa, Eroskiren hornitzaile-partnerra
Fribasaren jarduera beti egon da lotuta Eroskira. 1989an hasi ziren, Basaurin, Kanarietako platanoz kooperatiba hornitzen eta kalitatezko produktu behar bezala ondua bermatzen. 2007ko irailean, 5.000 metro koadroko ontze planta berria inauguratu zuten, zeinak 26 ontze ganbera zituen eta urtean 40.000 tona har zitzakeen. Ontziratze automatizatuko areto bat ere bazuen, 1.000 metro koadrokoa, eta produktua kanporatzeko biltegiak 500 metro koadro zituen. Baliabide propioekin garatu zen teknologia, 14 milioi euro baino gehiago inbertituta. Haren garapen teknologikoa, ekipo teknologikoa eta makinaria dela eta, punta-puntako lantegi bihurtu da Europan, eta erreferentea da sektorean.
Iturria: TULANKIDE.com
177 visualizaciones