Fagor Industrialek bere izena aldatu du: Onnera Group
Fagor Industrial Taldearen barruan Fagor, Asber, Edesa, Danube, Domus, Primer eta Efficold daude.
Taldeak erabaki du bere izena, marka eta irudi korporatiboa aldatzea, eta orain Onnera Group deitzen da.
Prentsa-ohar batean adierazi du horrek ez duela suposatzen "inolako eraldaketa" kooperatibaren "izaeran edota filosofian".
Era berean, ez omen du eraginik izango bere bezeroekiko, hornitzaileekiko edo pertsonalekiko.
Onnera Group-eko ordezkarien hitzetan, aldaketa "hausnarketaren fruitu da, plan estrategikoaren atarian", eta aurreikusten du "lider mantentzea bere sektorean".
Aurten kooperatibak 40 urte egingo ditu, "aukera ederra gure burua berriro asmatzeko eta gure ideiak antolatzeko".
Aurkezpena egingo du Milaneko Host azokan, urriaren 18 eta 22a bitartean ospatu egingo dena.
Iturria: MONDRABERRI.com
195 visualizaciones