Fagor Etxetresna Elektrikoek eta MU-k errezeta txapelketa bat antolatu dute
Basque Culinary Centerrek (Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateak) eta Fagor Etxetresna Elektrikoek abian jarri dute errezeta lehiaketa bat.
Lehiaketa zuzenduta dago, alde batetik, gastronomia zaleei, eta bestetik, Ostalaritzako ikasleei.
Lehiaketako parte-hartzaileek euren errezetak aurkeztu behar dituzte www.concursorecetasfagor.com webgunean.
Jendeari orokorrean zuzendutako lehiaketa zabalik egongo da otsailetik azaroa arte. Hilabetero irabazle bat aukeratuko da, hain zuzen, 1.000 euroko saria jasoko duena. Epaimahaiak kontuan hartuko ditu:
- Plateraren aurkezpena
- Prestaketa
- Osagai osasungarriak
Epaimahai honek aukeratuko du Fagorreko eta Basque Culinary Centerren Facebookeko perfiletan boto gehien jasoko dituzte hiru parte-hartzaileen artean.
Bestalde, Ostalaritza eta Birgaitze eskoletako ikasleei zuzendutako lehiaketa otsailean hasiko da, eta maiatzean amaituko da.
Facebooken boto gehien jasoko dituzten 6 errezetak izango dira finalistak. Finalean, Basque Culinary Center izango da epailea.
Parte-hartzaile bakar batek lortuko du saria: Datorren ikasturterako beka.
Zaletu parte-hartzaile guztien artean zozketatu egingo da Fagorreko Totalium IF-9000S indukzio-plaka bat.
Gainera, Fagorreko edozein produktu erosteagatik parte-hartzaileek irabazteko aukera bikoitza izango dute.
Iturria: MONDRABERRI.COM
169 visualizaciones