Eusko Jaurlaritzak MU eta IK4-Ikerlanen CIIRCOS proiektua finantzatuko du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza departamentuak CIIRCOS proiektua finantzatuko duela iragarri du.  Ekimen hau Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Komunikazio eta Ikurren Teoriaren areak aurkeztu du, IK4-Ikerlan Ikerkuntza Zentroko Komunikazioen arearekin batera eta 2013ko Aplikatutako Oinarrizko Ikerkuntza Proiektuaren (IBA) baitan.

CIIRCOS akronimoa “Comunicaciones Inalámbricas Industriales empleando Radio Cognitiva Definida por Software” titulutik dator, eta proiektu honek, hain justu, haririk gabeko komunikazioetarako sistema berriak aztertuko ditu, zailtasunez beteriko ingurunetara zuzendutakoak:  industria plantak, igogailuen hutsunetxoak edota metalezko egiturak, besteak beste.

590 (id: 7632410)

SDR MIMO plataforma, Mondragon Unibertsitatean garatutakoa.

Mondragon Unibertsitateko Mikel Mendicute da proiektu honen buru, eta berarekin batera hiru urtez -2013tik 2015era- MUko beste lau ikerlarik eta Ikerlan-IK4-eko beste hiruk hartuko dute parte.  “Helburu nagusia laborategiko prototipo bat garatzea da”, adierazi dute TUlankide aldizkarian, “erabilpen inteligentearen bitartez espektro erradioelektrikoaren errendimendua erakutsiko duena”.

Softwareak definitutako irratiaren (Software Defined Radio) esparruko hainbat proiektuen jarraipena da honako hau, non Komunikazio eta Ikurren Teoriaren areak antena anitzeko sistemak ezartzeko lan egin duen, baita erabiltzaile anitzerako eta birtransmisio sareetarako ere.  Ikerkuntza talde honek gai honi lotutako 6 tesi gauzatu ditu azken 5 urteetan, ikerkuntza lana eta enpresekiko transferentzia uztartuz.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

183 visualizaciones