Europar proiektuan parte hartzen ari dira Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitatea.

Ekonomia krisiak agerian utzi du ikastetxeetan hamar eta hamabost urteko ikasleengan  ekintzailetasuna eta harekin lotutako zenbait konpetentzia (sormenezkoak, arriskuak hartzekoak) garatzen lagunduko duten programak martxan jartzea. Erronka horri aurre egiteko, Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak YESict (Young Entrepreneurial Siklls by ICT) europar proiektuan parte hartzen ari dira. Bi erakunde hauekin batera proiektuan jardungo dute beste erakunde hauek: Antic (Lapurdi), FH Joanneum Uni (Austria), Synthesis (Zipre), Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) eta Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka). Kontsortzio honek 2018ko abuztura arte jardungo du lanean. Europako Batzordearen Erasmus+ programak finantzatu du YESict.

Zehazki, Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko  Goi Eskola Politeknikoak ikastetxearen ingurunean ekintzailetasuna garatzea ahalbidetuko duten erreminta digital sortzaileen diseinuan eta esperimentazioan kolaboratuko dute.

Iturria: mondragon.edu

like0

126 visualizaciones