Estructurar fundazioko hiru kidek HUHEZI bisitatu dute.
Ana Leonor Rueda, Olga Villamizar eta Jorge Cortissoz Estructurar fundazioko kideak dira, eta aste honetan Kolonbia utzi eta Euskal Herrian izan dira, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bisitatzen, batez ere Hezkuntza programa.Euren bisitaren helburua izan da HUHEZI ondo ezagutzea, baina aprobetxatu dute bailarako beste erakunde batzuk ere bisitatzeko, hala nola Lanki, Alecop, Otalora, Bergarako Ikastola, Antzuolako Herri Eskola...
Estructurar fundazioa
Estructurar fundazioa 1987an sortu zen Bucaramangan, Kolonbian, bertako komunitateak aukera hobeak izan zitzan bere bizitza proiektuak hobeto egituratzeko, bereziki haur eta gazteen artean. Hezkuntza eta lanera bideratutako formazioa dira fundazioaren ardura nagusia.Iturria: MONDRAGON.edu
168 visualizaciones