Eroskiren "Imagine Food"ek elikagai sano eta dibertigarriak sustatu ditu haurren artean.

Eroski Fundazioak antolatuta, "Imagine Food" marrazki txapelketaren bigarren edizioa ospatu da.

Lehiaketaren helburua da "ikasleak, irakasleak eta gurasoak elikadura osasungarriaren inguruan kontzientziatzea eta erakustea sano jatea goxoa eta dibertigarria izan daitekeela".

Txapelketan 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek parte hartu dute. Sari banaketa gaur goizean ospatu da Eroski Arrasate hipermerkatuan.

Bertan parte hartu du, besteak beste, Agustin Markaide kooperatibako lehendakariak.
Sariketa Irati Unamunok irabazi du, eta bizikleta bat jaso du opari bezala. Bere tutoreak, Jone Ezkurrak, Arizmendi Ikastolako ordezkari gisa, 2.000 euroko saria jaso du.

Ekitaldian Pello Gartzia sukaldariak Irati Unamunok marraztutako janaria sukaldatu du neska-mutikoen aurrean.

Aipatzekoa da ere Imagine Food txapelketaren hirugarren edizioa martxan dela honezkero.

"Imagine Food" Interneten

Iturria: mondraberri.com

like0

155 visualizaciones