EROSKIk Euskal Merkataritzako 2014ko berrikuntza saria jaso du.

Sariaren bidez aitortu dute 'zurekin' eredu komertzialak berrikuntza duela “negozioaren ardatza”. Eroskiko presidenteak adierazi duenez, “aldaketa kultural handia” ekarri du 'zurekin' dendak.

595 (id: 5229534)

Agustin Markaide Eroskiko presidenteak jaso du saria Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik.

Euskal Merkataritzako 2014ko saria eman berri dio Eusko Jaurlaritzak Eroskiri, Merkataritza Berrikuntzaren eremuan “berrikuntza izan duelako negozioaren ardatz, eta enpresaren alor guztietan aplikatu duelako, bai kudeaketan eta bai produktuak merkaturatzeko orduan”.

“Eroskirentzat oso garrantzitsua da berrikuntzan egindako ahalegina aitortzea, orain 'zurekin' denda eredu berria sendotu dugun honetan eta denden eraldaketa hedatzen ari garen honetan”, esan du Eroskiko presidenteak. Gaineratu duenez, 'zurekin' dendak “aldaketa kultural handia” ekarriko du, eraldaketa fisikoaz gainera.

Bezeroarentzat arreta pertsonalizatuagoa, tokiko produktuen eta sasoiko produktu freskoen aldeko apustu indartsua, elikagai osasungarrien promozioa eta eguneroko erosketan dirua aurrezteko modu berriak dira 'zurekin' dendaren oinarriak Eroskiren arabera.

Osasuna eta Ongizatea

Eroskik elikadura osasungarriarekin duen konpromisoa erakusteko, zenbait neurri berritzaile jarri dira martxan; esaterako, landare-olio partzialki hidrogenatuetako “trans” gantzak eliminatzea marka propioetan, eta aurrenak izatea nutrizio etiketatze aurreratuan (semaforo nutrizionala”; horren bitartez, kontsumitzaileek erraz ezagutu dezakete ontzitik bertatik, zenbat kaloria eta osasunerako elikagai gako dituen.

Tokiko produktuen aldeko apustua

'Zurekin' ereduak protagonismo berezia ematen die tokiko produktuei, “gero eta estimatuagoak baitira eta bereziki, sasoiko elikagai fresko guztiei, elikadura osasungarri baterako oinarriak baitira”, Eroskitik diotenez. Gaineratzen dutenez, Eroskik konpromisoa hartu du tokiko ekonomiak garatzen laguntzeko; hori dela medio, nekazaritzako elikagaien industriako 4.679 hornitzailerekin aritu da lankidetzen azken urtean, aurrekoan baino 114 gehiagorekin, hain zuzen ere.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

118 visualizaciones