“Erakutsi iezaguzu zure azken produktua” 4. Ekitaldia.
Urriaren 22an, osteguna, MONDRAGON Korporazioko BAC-ek “Erakutsi iezaguzu zure azken produktua” 3. ekitaldia ospatuko du. Oraingo honetan hitzaldia MONDRAGON LINGUAren et FAGOR ELECTRÓNICA ren eskutik izango da.
30 minutuko aurkezpen laburren bitartez ezagutzera emango zaizkizu gure Kooperatibatako produktuen edo proiektuen azken berrikuntzak.
Aurkezpen honen helburua honako hauxe da: gure produktuak ezagutu ditzagula eta harremanetan jar gaitezela etorkizunean sortu litezken aukeraz balia gaitezen.
Laugarren aurkezpen hau Urriaren 22an egingo da arratsaldeko 17:30etatik aurrera, honako produktuen azalpen egiteko asmoz:
- MONDRAGON LINGUA: Itzulpen automatikoko motor berria, norberari egokigarria.
Itzulpen motor hau komenigarria gerta dakieke kanpo-salmenta jarduera nabarmena duten enpresentzat; izan ere produktuen erabilera-txostenak edo dokumentu teknikoak nahiz salmentarakoak hizkuntza anitzetan sortzeko lagungarria baita.
Itzulpen motor hau gai da hizkuntza-pare anitzetan edukia sortzeko gai eta, era berean, lehendik sortako testuak berrerabil litzake edo baita eduki berriak sortu ere.
Horrela bada, gizaki-itzultzaileek egin beharreko lana arindu eta hobetu egin liteke eta, azken baten, itzulpen lanaren kostea merketu.
MONDRAGON LINGUAK bezero esan-guratsuak dauzka itzulpengintza alor honetan; besteak beste honako hauek: IBM, Europar Batasuna eta Nazio Batuak.
Irina Chugur Boyakovak aurkeztuta, produktu honen arduraduna dena.
- FAGOR ELEKTRONIKA: kamioi baltzuak kudeatzeko aplikazioak.
Aplikazio hauek bitartez kamioi baltzuen geo-kokapena nahiz kudeaketa kontrola bermatzen da.
Horrela, bada, kamioi baltzuen kudeaketa hobetzen da, berauen kudeaketa eraginkorragoa bihurtzen da eta, aldi berean, kosteak merketu egiten dira.
Soluzio egokiak sortze aldera, FAGOR ELEKTRONIKA gai da produktu hau GPSekin, takometroekin, CAN BUSekin eta antzerako osagaiekin lotzeko.
Aitor Torres-ek aurkeztuta, jarduera honen arduraduna dena.
Guztira, ekintzak ordu bete iraungo du. Bilkura gunea, berriz, LKSek Arrasaten duen egoitzan egingo da; Garia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net
208 visualizaciones
