Eraginkortasun energetikoari buruzko jardunaldia eta Mondragon Unibertsitatearen eta EVEaren arteko lankidetza.

Erakunde biek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan dago jardunaldia. Hitzarmen horrek, besteak beste, azken ikasturteko ikasleek garatzen dituzten berrikuntza teknologiko proiektuak sustatzea du helburu, energia alorreko industrian transferentzia zuzena eta eragina dituzten proiektuak, hain zuzen ere.

Hitzarmenaren helburu nagusia da energia eta energia eraginkortasun ikasgela bat garatzea, energia alorreko industrian eragina duten berrikuntza teknologiko proiektuak egin ditzaten ikasleek, halakoetan interesa erakusten duten beste enpresa batzuekin batera. Era horretan, produktu industrialei transferentzia zuzena ekarriko dien teknologia berritzailea garatu nahi da, eta, ondorioz, hobekuntza teknologikoa, energia egoera eta lehiakortasun maila hobetzea, eraginkortasunaren bitartez.

Iturria:mondragon.edu

 

like0

115 visualizaciones