Enpresa Aliantzen inguruko DREAMWORKS saioa, MONDRAGON INTERNACIONALekin lankidetzan.
Etorkizuneko ekonomiako erronka lehiakorretara egokitzeko asmoz, MONDRAGONen ekonomia oinarrien eraldatze prozesuari ekiteko MONDRAGON Korporazioko 2013-2016 Politika Sozioenpresarialak honakoa defendatzen du: “Enpresa Taldeko erakundeen elkarren arteko lankidetza sakona, lehiarako abantaila gisa eta funtsezko elementu gisa, hirugarrenekin egindako aliantzekin batera, Merkatuaren aukeren aprobetxamendua optimizatzeko”.
Ondorioz, MONDRAGONeko BACek eta MONDRAGON INTERNACIONALek indarrak batuz berariazko DREAMWORKS saioa antolatu dute bereziki nazioarteko esparruan enpresa aliantzetan oinarritutako negozio berrien aukerak sustatzeko.
Saioa hau enpresa aliantzak sustatuz nazioarteko garapena areagotu nahi duten enpresei zuzendutako DREAMWORKSa da.
Nazioarteko Aliantzen DREAMWORKS saio monografikoak honako gai zerrenda izango du:
1.- Enpresa aliantzen aukera, nazioartean garatzeko estrategia. Josu Ugarte, MONDRAGONeko Nazioarteko Eragiketen zuzendaria.
2.- Nazioarteko enpresa aliantzen azalpenak. MONDRAGONeko zenbait erakunde:
- Negoziazio prozesuak Txinan; Jean Borgonjon, MONDRAGON TXINAko delegatua.
- Erbesteratuen kudeaketa eta lekuko lankideen kudeaketa, COPRECI S.COOP.
- Nazioarteko aliantzen akzio-kontrola, KIDE S.COOP.
3.-Nazioarteko esparruan enpresak eskuratze prozesuetako finantzazioaren kudeaketa; N+1 Corporate Finance.
4.- Aurreko hizlarien arteko mahai-ingurua: “Arrakasta gakoak enpresa aliantzak garatzeko nazioarteko esparruan”.
Enpresa aliantzei buruzko DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian izango da, Aretxabaletan, 2012ko azaroaren 27an, goizeko 9:00etan. Bazkaria Otalorako jauregian bertan egitea aurreikusi da.
Enpresa aliantzei buruzko DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik; telefonoz (943082215) edo e-postaz egin dezakezu (mondragon-cp@mondragoncorporation.com)
170 visualizaciones