ELKARBIDE SARE SOZIALA AKTIBATZEA

MONDRAGONeko Business Acceleration Center gizarteratzeko estrategien esparruaren barruan, hau da, bere jarduerak, lan dinamika eta lankidetza bidezko ekintzailetzaren emaitzak hedatzearren, ELKARBIDE sare soziala abiarazi da.

Helburua da sare sozial espezializatu bat garatzea, potentzial handiko sektoreei eta jarduerei buruzko ezagutza kolektiboa antolatzeko, eta barne ekintzailetzako esperientzia arrakastatsuak partekatzeko, bai MONDRAGON Korporazioaren barrukoak, bai kanpotik datozenak.

Software sistema bat da, Web 2.0 teknologiak aplikatzen dituena, Berrikuntza Estrategikoaren testuinguruan Enpresa Sare Sozialak sortzeko helburuarekin eta, finean, MONDRAGON Korporazioaren baitan ekintzailetzako jardueretan partaidetza sozial handiagoa izateko xedearekin.

Horrenbestez, ELKARBIDEren funtzionaltasunen artean, sare sozial orok dituenez gain, honako hauek nabarmentzen dira:

  • MONDRAGONeko BACen helburuen gaineko informazio deskriptiboa.
  • Jakintza eta esperientzia berritzaileak partekatuz sortzen den interkonexio pertsonala eta ernalketa gurutzatua sustatzeko ekitaldiei eta jarduerei buruzko iragarkiak.
  • BACeko kudeaketa prozesuen gobernantza, baita proiektuen aurrerapenari buruzko adierazleen panel bat ere.
  • Ekintzaileen foroa, esperientziak partekatzeko eta enpresa ekimen berrien sustatzaileek elkarri euskarriak emateko.
  • Ekintzaileen esku jartzeko baliabideak, hala nola ekintzailetza kasuei buruzko dokumentazioa, negozio planak lantzeko txantiloiak eta aplikazioak, etab.
like0

217 visualizaciones