Eikaren esperientzia eredugarria Europan.

Donostia 2016 egitasmoaren barruan, hizkuntza gutxituak biziberritzeko Europan izan diren praktika eredugarriak aurkeztuko dira gaur eta bihar Hernaniko ORONA Ideo eraikinean.Eikaren esperientzia eredugarria Europan 

Bi egunotan Europako hainbat herrialdetatik etorritako ordezkariak izango dira, bakoitza bere esperientzia azaltzen: Euskal Herria, Galizia, Katalunia, Asturias, Aragoi, Eskozia, Irlanda, Alsazia, Bretainia, Italia (Alpeak), Estonia, Bretainia, Portugal, Holanda, Finlandia, Poloniako kaxubiarrak,…

Eika kooperatibaren esperientzia horien artean izango da, lan munduan euskara biziberritzeko esperientzia eredugarri moduan aukeratua izan baita, eta Hitzargiak proiektuan aurkeztuko da, Europako gainerako esperientziekin batera. Hizlari Ainhoa Irureta arituko da, Eika Koop.E.ko industria zuzendaria.

Iturria:TULANKIDE.com

like0

230 visualizaciones