Ehunka gazte trebatuk euren lana eskaini diete 20 enpresari.
Mondragon Unibertsitateak antolatutako I. Enplegu eta Prestakuntza Azoka egin da gaur arratsaldez, Garaia berrikuntza gunean.
Ehunka neska-mutilak parte hartu dute, euren curriculumak eskainiz eta entrebista pertsonalei erantzunez.
Oro har, ekitaldia zabalik egongo da lana bilatzen ari den edota bere prestakuntza hobetu nahi duen pertsona guztiei.
Azokan ere 20 bat erakundek eta enpresak parte hartu dute, gazteen curriculumak jasoz eta gazteei entrebista pertsonalak eginez. Besteak beste:
Fagor Arrasate, Arizmendi Ikastola, LKS, IDeko-IK4, San Viator Ikastola, CAF, Decathon, Novia Salcedo Fundazioa, Irizar, EITB, Orona, Danobat Group, Alecop, Batz, Cikautxo, Hekimen Elkartea, Olabide Ikastola eta Euskadiko Kutxa.
Izan ere, “enplegu-foroa da – adierazi du Unibertsitateak - eta langabe dauden pertsonak, enpresak eta erakundeak in situ harremanetan jartzeko aukera ezin hobea”.
Entrebista pertsonalak azoka baino lehen hitzartu behar ziren. Guztira 300 elkarrizketa hitzartu ziren.
Aipatzekoa da ere Mondragon Unibertsitateak bere prestakuntza-eskaintza erakusteko gune bat jarri duela.
Mondragon Unibertsitateak standak jarri ditu lan bila diharduten ikasle eta ikasle ohientzako. Horietan, enplegu-orientazioko zerbitzua eskaini zaie eta unibertsitatearen lan-poltsan izena emateko aukera izan dute.
Gainera, beste stand batzuetan, azoka bisitatuko duen edozein pertsonarentzako enplegu-poltsak izan dira.
Enpresa eta erakundeentzako gunean hainbat sektoretako erakundeak egon dira, bakoitza bere standarekin. Interesatuek curriculuma pertsonalki entregatzeko aukera izan dute. Horrela, enpresek edo erakundeek profil zehatz bat behar dutenean, curriculum horiek izango dituzte eskura.
Aipatzekoa da Irizar, ITP eta Ingema enpresen standak izan direla jendetsuenak: Ikasleek eta ikasle ohiek ilarak egin dituzte euren curriculuma hiru enpresei aurkezteko.
Gainera, azokak Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohientzako gune bat izan du, beren curriculumak entregatzerakoan enpresekin bost minutu inguruko lan-elkarrizketak egiteko. Gune horretara sartzeko beharrezkoa izan da aurretik hitzordua eskatzea, lanbai2013.mondragon.edu helbidearen bitartez.
Iturria: MONDRABERRI.com
157 visualizaciones