E2CO2cero, Eraikinen Karbono Arrastoa neurtzeko software berritzailea.

Ecoingenium-ek, LKS-ek, Pacay Media-k eta IK Ingenieria-k E2CO2cero software-ea merkaturatu dute, eraikuntza sektoreko profesionalek ingurumen inpaktuak eta kostuak murriztuz, eta eraikinen energia balantzea hobetuz euren proeiktuak optimizatzeko eta eraikinen diseinuan jasangarritasuna sustatzeko erreminta.

Ecoingenium, IK Ingeniería, LKS eta Pacay Media euskal enpresez osatutako partzuergoa "E2CO2cero"merkaturatu dute. Software berritzaile honi esker eraikinen barne energia eta karbono arrastoa kalkulatu daiteke, helburua eraikuntzek ingurumenari sortzen dizkioten eraginak murriztea eta eraikuntza proiektuak jasangarriagoak izatea izanik. Software-a www.e2co2cero.com webgunean deskargatu daiteke.

Enpresa-garapenerako euskal agentziagatik (SPRI) finantziatua eta Europar Batasuneko FEDER fondoez kofinantziatua, erramintak eraikuntza sektoreko profesionalei eraikinak diseinatzeko (Eraikuntza berriak edo existitzen direnen birgaikuntza) ezinbesteko laguntza eskaintzen die, material jasangarriagoen aukeraketa sustatuz. Modu honetan, hauen ingurumen inpaktua eta kostuak murrizten dira, eraikina egin aurretik neurri zuzentzaileen aplikazioa baimentzen eta energiaren eraginkortasuna sustatzen delarik.

Honela, garapen jasangarria eta berrikuntza bultzatzeaz gain, sektoreko enpresek eta profesionalek beronen proiektuak ingurumen alderditik optimizatu ditzakete, bezeroari balio diferentzial bat eskainiz. Erremintaren merkaturaketak “Gabinete Técnico de Publicaciones Precio Centro”-ren laguntza izan du.

funtzionamendu erraza eta intuitiboa

Nahiz eta erremintak garapen tekniko sakona izan duen, honek ez du bezeroarentzako funtzionamendua erraza eta intuitiboa izatea galerazi. Datuen sarrera oso arina da eta bizitza zikloaren analizian oinarritutako material, produktu eta eraikuntza sistemez eratutako datu-base homogeneo eta osoa du.

Software-aren kalkuluak eraikuntza fasean erabilitako materialak eta eraikuntza prozesuak kontutan hartzen ditu, euren garraioa eta obran makineriak kontsumitu duen energia kontuan hartuz, 20/20/20-ko Europar Batasuneko estrategia-esparruari jarraituz: energia primarioaren kontsumoa % 20 gutxitzea, CO2 negutegi efektuko isurketak % 20 gutxitzea eta energia berriztagarrien kontsumoa % 20-an handitzea.

Eraikinaren barne energia eta karbono arrastoa lortzeko, "e2CO2cero"-k bi kalkulo mota ahalbidetzen ditu: alde batetik aurre-ebaluazio edo kalkulu erraztua, aurreproiekturako edo proiektu basikorako balio duena, eta kalkulu osoa, exekuzio-proiektua bukatuta dagoenerako erabiltzen dena.

Software-a www.e2co2cero.com webgunean eskuragarri dago iadanik.

 

like0

190 visualizaciones