DREAMWORKS saioa Ikus-entzunezko Komunikazioen arloan, HUHEZI S.COOP.ekin lankidetzan.
2013 KOMUNIKALDIAK jardunaldien esparruan, MONDRAGONeko BACek eta HUHEZI-Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio Departamentuak ahaleginak batu zituzten DREAMWORKS edizio bat antolatzeko, Ikus-entzunezko Komunikazioen arloan; jardunaldia Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egin zen, 2013ko martxoaren 23an, honako gai zerrenda honen arabera:
blokea: 2013 KOMUNIKALDIAK Jardunaldiak.
Lehen bloke hau hizlari hauen mintzaldietan oinarrituta egituratu zen:
- Tania Arriaga, “Ideien Laborategiak. Perspektiba orokorra eta esperientziak".
- George Por, “Berrikuntzaren sustapena Ikus-entzunezko sektorearen Berrikuntzan”.
- Ideia Laborategiaren Proiektuaren aurkezpena, HUHEZI S. COOP.en eta GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEAren eskutik.
Azkenik, 2103 KOMUNIKALDIAK Jardunaldiei eskainitako saioa "Euskadiko ideia laborategiak" aztertzeko mahai inguru batekin itxi zen, partaide hauekin:
- Gorane Ibarra (BASQUE ECODESING CENTRE).
- Mangel Manovell (DINAMIK IDEAS).
- Eukene Barrenetxea (H-ENEA).
- Amaia Beitia (MGEP), moderatzaile lanetan.
2. blokea: DREAMWORKS saioa Ikus-entzunezko Komunikazioen arloan.
Bloke honetan HUHEZI - Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioen Graduko ikasleen partaidetza izan zen. Saioan zehar, ikasleek Ikus-entzunezko Komunikazioen eremuko10 negozio ideia aurkeztu zituzten, lankidetza bidez sustatu daitezkeenak. Ondoren proiektuen “crowdfunding” esperientzia bat egin zen, eta horrek aurkeztutako aukera eremu bakoitzerako parte hartzaileek zuten kokapen kolektiboa agerian jartzea ahalbidetu zuen.151 visualizaciones